HAUR, NERABE ETA HELDUEN PSIKOLOGIA
ONGI ETORRI
Yaiza naiz, osasun-psikologo orokorra.
2009. urtetik, pertsonak beren bizi-prozesuetan laguntzeko aukera izan dut, ikuspegi eta esku-hartze desberdinetatik.
(01) OSASUN-ARLOA
Osasun-arloan, ebaluazio eta esku-hartze terapeutikoa egiten dut helduekin, haurrekin, nerabeekin, bikoteekin eta familiekin, ikuspegi integratzaile batetik. Prozesu terapeutikoari esker, bizitzako une desberdinak bizitzen ari diren pertsonekin konfiantzan oinarritutako loturak eraikitzeko aukera dut.
(02) FORMAKUNTZA-ARLOA
Formakuntzaren arloan, osasun mentalarekin, emozioen kudeaketarekin, gatazken ebazpenarekin, autoestimuarekin eta norberaren balioarekin, dolu-prozesuekin eta beste hainbat gairekin lotutako ikastaroak eta tailerrak diseinatu eta ematen ditut. Formakuntza horiek herritar guztiei zuzenduta daude (helduak, haurrak, nerabeak eta familiak), baita hainbat arlotako profesionalei ere.
(03) GIZARTE-ARLOA
Gizarte-arloan, AGIFESen (Buruko Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea) lan egin dut. Bertan, Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako erabiltzaileekin banakako esku-hartze terapeutikoak egin ditut, betiere haien familiekin eta erreferentziako Osasun Mentaleko Zentroekin koordinatuta.
(04) ERAKUNDE-ARLOA
Erakunde-arloan, hainbat erakundetako Pertsonen Kudeaketarenardura izan dut. Lan-esparruan pertsonak motibazioa indartzeko prozesuetan, antsietatea eta estresa kudeatzen, frustrazioari aurre egiten, emozioak lantzen eta laneko zein bizitza pertsonaleko gatazkak konpontzen lagundu ditut. Horrez gain, talentuaren kudeaketan eta garapen profesionalerako planen diseinuan ere aritu naiz.
NIRE HELBURUA
Nire helburua zuri laguntzea da: epaitu gabe ulertzen, zure erantzunak aurkitzen eta zure erabakiak kontzientziaz eta zure balioekin zein helburuekin bat eginez hartzen.
Espazio lasai, zaindu eta segurua eskaintzen dizut. Diskrezioz eta konfidentzialtasunez zaindutako gunea, eguneroko zalapartatik urrun; iraganeko bizipenei lekua emateko, gaur egungo esperientziei zentzua aurkitzeko eta etorkizuna irudikatu eta eraikitzen hasteko, onarpenetik eta lasaitasunetik.
Terapia pertsona bat bere buruarekin
berriro elkartzeko bidean laguntzea da.
Psicóloga General Sanitaria Colegiada NºGZ03001
Centro Sanitario Autorizado Nº 20/015940